DYA Gipuzkoak bere baliabide eta giza taldeak, boluntario prestatuak eta koordinatuak jarri nahi ditu "arriskuan eta babesik gabe" dauden pertsonei farmaziako botikak ekartzeko, erosketak egiteko edo arriskuren bat ekar dezakeen beste edozein gestio egiteko.
Interesatuek telefonoz egin behar dute zerbitzu horren eskaera honako zenbakian: 943 46 46 22
Adierazi duten denon artean, eta beti ere osasun arloko agintarien jarraibideei kasu eginez, egoera honi aurre egitea lortuko dugula.