Ander Goenagak Munduko txapelketan taldeko urrezko domina eskuratu du

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mar. 16a, 12:30
Espainiko selekzioa podiumean. Arg: FederaciĆ³n Esp Surfing

Ostadar Inklusioa taldeko Ander Goenaga gaztea ISA World Para-Surfing Championship txapelketan lehiatu da, Kalifornian, AEBn. Espainiako Selekzioarekin parte hartu du eta taldekako urrezko domina eskuratu dute

Ander Goenaga gaztea munduko surflari onenen lehiatu da Munduko txapelketan izan da, Kalifornian. Prone-2 mailan lehiatu da Ostadar inklusioa taldeko kidea.

Tamalez ez zuen kanporaketako lehen fasea gainditu. Goenaga bere entrenatzaile eta kaddie Iñaki Belokirekin surfean aritzera ohituta dago eta Espainiako selekzioko entrenatzaileak izan zituen lagun lehiaketan.

Ez da esku hutsik bueltatu, ordea. Espainiako selekzioko kideek lortutako emaitzei esker, taldekako urrezko domina eskuratu du. Guztira, Espainiak 8 domina eskuratu ditu (bi urrezko, zilarrezko bat, bi brontzezko eta hiru kobrezko) eta garaipen historikoa lortu du taldeak. Taldeka bigarren sailkatua AEBak izan da eta Brasilek osatu du podiuma.

Ostadar Inklusioa taldeko arduradunek azaldu dutenez, Goenagak asko ikasi du esperientzia berri honetaz.