Erredakzioko kideok uste dugu paperezko zenbakia ez argitaratzea dela erabaki zentzuzkoena: etxetik lan egiteko prestatzen ari garen honetan, ez zaigu koherentea iruditzen banatzaileei eskatzea ostiraletan kalera irteteko eta lan egiteko, ikusita zeintzuk diren gure banaketa zerbitzuaren ezaugarriak: etxez etxe eta portalez portal joatea herri osoan zehar hainbat orduz, karruak eskuetan eta tinbreak joz. Koronabirusaren hedapena etete aldera hartu dugu erabakia, eta langile guztion osasuna bermatze aldera. Momentuz martxoan argitaratzeke geratzen ziren bi zenbakiei eragingo die neurriak: egunez egun joango gara egoera baloratzen.
Bien bitartean, gure web orrialdean eta sare sozialetan emango dugu herrian gertatzen denaren berri. Gurekin harremanetan jartzeko bide ugari dituzue:
- 688 683 510 telefono zenbakira deitu edo whatsapp bat idatzi.
- Mezu bat idatzi txintxarri.kazetaria.1@ttakun.eus helbide elektronikora.