Lasarte-Oriako Pentsiodun eta Erretiratuten Koordinakundeko Antolaketa Batzordeak jakinarazi duenez, ahobatezko euren ekitaldi guztiak etetea erabaki duela. Beraz, larrialdi egoera igaro arte ez da bilerarik, astelehenetako topaketarik edo hitzaldirik egingo.
Era berean, krisiaren bilakaeraren berri izateko OMEren (Osasunaren Mundu Erakundea) webgunea jarraitzeko gomendatzen du. Sare sozialetan agertzen diren argibideei sinesgarritasuna ez ematea ere aholkatzen du.