Garraio zerbitzuen ordutegien moldaketa, larrialdi egoera dela-eta

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mar. 16a, 10:32

Larrialde egoeraren aurrean ezarritako neurrien arabera, Euskotren, TSST eta Manttangorri hiribusak murrizketak ezarri dituzte euren zerbitzuetan

Koronabirusaren aurkako neurriek garraio publikoetan ere eragina izan dute. Sarrerak atzeko ateetatik bakarrik egin ahal izatea, Mugi edo Lurraldebus txartelekin bakarrik ordaintzea, gidaria eta bezeroen arteko tartea mantentzeko itxiturak, gaueko zerbitzuak kendu... Neurri horiei guztiei gaurtik aurrera zerbitzuen murrizketa ere gehitzen zaizkie. Beraz, Euskotren, TSST eta Manttangorri hiribusen ordutegiak moldatu dira.

TSSTko ordutegiak hemen

Manttangorri hiribusaren zerbitzuan ere eragin izan du neurriak. Hiribusa 8:00etan, 8:40ean, 12:30ean, 13:00etan, 13:30ean, 19:30ean eta 20:00etan izango dira Antsisu auzoko geltokitik. Ordutegi osoa (Gorrian dauden ordutegiak dira indarrean daudenak):

 

 

Euskotreni dagokionez, trenak ordu erdiro aterako dira Lasarte-Oriako tren-geltokitik. Ordutegiak:

 

 

   

Informazio gehiago, garraio zerbitzuen guneetan eta euren sare sozialetan.