12:00etan elkartu dira udal ordezkariak eta herritarrak Okendo plazan, "Emakumeenganako indarkeriari ez" zioen kartel baten inguruan. Asteazkenean Abanton gertatutako hilketa matxista gaitzetsi dute. Erakunde publikoek bortizkeria matxista "gaitzaren" kontrako borrokan lehen lerroan jartzeko "betebehar morala" dutela nabarmendu dute adierazpen instituzionalean. Bide batez, elkartasuna adierazi diete eraildako senide eta adiskideei.
Azken gertakari horretan hildako emakumeekin batera, 2020an Espainian bere bikotekideek edo aitek eraildako 15 emakumeak ere gogora ekarri dituzte, eta indarkeria matxistak "indarkeria estruktural" bati erantzuten diola gaineratu dute. Indarkeria matxistari aurre hatzeko bidea legeak eta heziketa direla azpimarratu dute; herritarrak kontzientziatuz eta biktimei arreta emanaz.