LOKE gimnastikako taldeak Udaberri txapelketan ere lehen postuetan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mar. 12a, 12:28
Landaberri taldeko kideak Udaberri txapelketan parte hartu baino lehen. Arg.: LOKE Gimnastika

Udaberri txapelketako lehen jardunaldia jokatu zen, martxoaren 8an, Donostiako Karmelo Balda kiroldegian. Gipuzkoako gimnastika taldeak lehiatu ziren bertan; LOKEk sei talde aurkeztu zituen eta alebin, zein kadete mailan lehen postuetan izan ziren

Alebin mailan lortu ziren emaitzarik onenak. 33 taldek parte hartu zuten lehiaketan, horien artean, Landaberri 1, Landaberri 2 eta Santa Teresa. Taldeek esku hutsik eta pilotarekin egin zuten lan. Guztien artean, Landaberriko taldea izan zen puntu kopuru handien lortu zuena eta honen atzetik Santa Teresa taldea izan zen. Landaberri 2 taldea, berriz, zazpigarren izan zen.
 
Infantil eta kadetea mailan uztailarekin duten trebetasuna erakutsi behar izan zuten gimnasta taldeek. 
 
LOKE-Oriarte 1 eta LOKE-Oriarte 2 taldeek ez zuten haien eguna izan eta infantil mailako, hamargarren eta hamalaugarren amaitu zuten lehiaketa.
 
LOKEko kadete taldeak, berriz, hirugarren postua eskuratu zuen bere lanari esker. Maila honetako bost talde izan ziren lehiaketan.
 
LOKEko prestatzaileak pozik daude taldeek egindako lanarekin eta, batez ere, alebinek lortutako emaitzak nabarmentzen dituzte,  "bi taldek lehen urtea dute-eta". 
Txapelketako finala maiatzaren 10ean jokatuko dute eta bertan erabakiko dira irabazleak.
 
Asteburu honetan, LOKEko gimnastak amateur eta eskolarteko A mailako bigarren fasean izango dira Ibarran. "Oraingoz txapelketa mantenduko dela esan digute," jakinarazi digu Maite Rueda LOKEko gimnastika ataleko arduradunak. Hurrengo astean, Gasteizen zuten lehiaketa bertan behera geratu da.