Martxoaren 20a, squash txapelketan izena emateko azken eguna

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mar. 11a, 16:47
Iazko squash txapelketako sarituak.

Lasarte-Oriako Udaleko Kirol Zerbitzuak squash txapelketan izena emateko epea ireki du: martxoaren 20a izango da azken eguna, ostirala.

Aurtengo txapelketa 32.a izango da: martxo bukaeran hasiko da, ekainera arte. Partidak Maialen Chourraut kiroldegiko kantxetan jokatuko dituzte parte-hartzaileek. Izena eman nahi dutenek kiroldegiko kafetegira joan beharko dute martxoaren 20a baino lehen, ostirala. Bi baldintza bete beharko dituzte: hamalau urte baino gehiago edukitzea, eta hamar euro ordaintzea inskripzioa egiteagatik.