'Testigantzak' liburuaren aurkezpena bertan behera geratu da

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mar. 11a, 12:34

Islada Ezkutatuak taldeak hainbat eskertza ekitaldi egin ditu testigantzak eman dituzten herritarrei aitortza egiteko. Azkena, 2018an.

'Testigantzak. Lasarte-Oria 1936-1948. Genozidio ezkutatu baten isladak' liburua ondu du Islada Ezkutatuak taldeak, eta Lasarte-Oriako Udalarekin batera aurkeztu behar zuen larunbat honetan, baina antolatzaileek bertan behera utzi dute ekitaldia, koronabirusa dela-eta, prebentzio neurri modura. Data berririk ez dute zehaztu oraindik.

"Koronabirusak eragindako egoeragatik" erabaki dute udalak eta Islada Ezkutatuak taldeak larunbat honetan egitekoa zen aurkezpen ekitaldia bertan behera uztea. "Bertaratzekoak ziren pertsonen ezaugarriak kontuan hartu ditugu". Gonbidatuetako asko adineko pertsonak dira, gaixotasuna hartu eta ondorio larrienak pairatzeko aukera gehien dituzten multzokoak. 

Gipuzkoan zortzi kasu antzeman dituzte orain arte, eta pertsona bat zendu da. EAE Euskal Autonomia Erkidegoan, 197 kasu zenbatu dituzte gaur arte. Foku handiena Araban dago oraingoz –153 pertsona gaixotu dira; 51 ospitalean daude–.

TOKIKOMeko hedabide bazkideek koronabirusaren inguruan argitaratu dituzten edukien mapa interaktiboa

Erlazionatuak

'Ondo ibili' egitasmoa ere, bertan behera

Txintxarri Aldizkaria 2020 mar 11 Gizartea