Datorren urteko Inauterietarako gai bila

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mar. 10a, 18:03
Denboraren makina izan da aurtengo gaia.

Aurtengo Inauterien ajea pasata, datorren urtekoetan pentsatzen hasi da Lasarte-Oriako Udala. Kanpaina bat martxan jarri du, eta honako galdera luzatu die herritarrei: "Zertaz mozorrotu nahiko zenuke herria 2021eko Inauterietan?".

Herritarren iritziak jaso nahi ditu udalak, 2021. urteko Inauterietako gaia "lehenbailehen" erabakitzeko. "Helburua da konpartsek eta herritarrek denbora nahikoa izatea Inauterietako mozorroak eta karrozak prestatzeko". Martxoaren 27a izango da prozesu horretan parte hartzeko azken eguna, ostirala.

Eta nola parte hartu? Udalak jakinarazi du postontzi batzuk jarri dituela udaletxean, Maialen Chourraut kiroldegian, Gaztelekuan eta Manuel Lekuona Kultur Etxean, herritarrek bertan utz ditzaten euren proposamenak. Bete beharreko orriak postontzien ondoan egongo dira. Internet bidez ere posible da iritzia ematea, udalaren web orrialdean

Erlazionatuak

Inauterietako desfilea

Maitane Aldanondo 2020 ots 22 Kultura