Pilatwalk saioa egin dute Ostadar Ipar Martxako kideek

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mar. 10a, 12:51

Oriarte Landaberri eraikineko patioan jardun dira Ostadar Ipar Martxako kideak asteburuan. Pilatwalk saio bat egin dute, Eva Espuelas irakaslearen jarraibideak entzunez.

Larunbat goizean diziplina berri batean murgildu ziren Ostadar Ipar Martxako kideak: pilatwalk delako modalitatean aritu ziren, bi orduz, Oriarte Landaberri eraikineko patioan. Eva Espuelas irakasleak gidatu zuen saioa. Jarraibideak eman ostean, ateri zegoela baliatuz, herrian barrena osteratxo txiki bat eman zuten parte-hartzaileek.