LOKEko bost judoka sailkatu dira Euskadiko Txapelketara

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mar. 10a, 13:03
LOKEko judoka kadeteak ederki lehiatu dira Zarautzen. Argazkia: Gorka Aristegi.

Gipuzkoako Txapelketak jokatu dituzte LOKEko judoka infantil eta kadeteek Zarautzen. Domina ugari kolkoratu dituzte, eta Euskadikoa jokatzeko txartelak poltsikoratu.

Gipuzkoako Txapelketak jokatu dituzte LOKE klubeko judoka infantil eta kadeteek asteburuan. Zarauzko tatamian lehiatu dira guztiak, eta maila oso txukuna eman: dominak kolkoratu dituzte askok. Horrez gain, Euskadiko Txapelketan parte hartzeko txartelak poltsikoratu dituzte bost judoka gaztek. Pozarren dago Gorka Aristegi entrenatzailea; zoriondu egin ditu parte-hartzaile guztiak: "Txapelketa ikaragarria egin dute Zarautzen".

Infantil mailan, urrea jantzi dute Unai Guisado eta Julen Ugartek, hiru borrokaldi irabazita. Brontzezko dominak lortu dituzte Iker Izquierdo, Aitor Santos eta Naiara Sagastik. Ederki lehiatu zen Tania Curiel ere.

Almi Camposek, urrea 

Larunbat goizean jardun ziren infantilak, eta arratsaldean kadeteak. Emaitza bikainak lortu zituzten: Almi Camposek, urrezko domina; Borja Dominguez eta Oier Guisadok, zilarrezkoa; eta Lucas Morales eta Martin Sebastianek, brontzezkoa. Mario Herrerok ere parte hartu zuen, borrokaldi onak eginez.