Eskultura eta kantua uztartzen

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mar. 10a, 10:35
Juan Gorriti eskultorearen tailerra ezagutu dute Xumela koruko kideek. Argazkia: Xumela korua.

Xumela koruko kideek asteburu ederra pasa dute Nafarroan, Juan Gorriti eskultorearekin kantuan. Bere erakusketa eta tailerra bisitatu dituzte.

Juan Gorriti eskultorearekin kantuan pasa zuten larunbata Xumela koruko kideek. Arribeko etxera joan ziren, artistaren tailerrera. Hori baino lehen, goizean, Gorritiren erakusketa ikusi zuten, Iruñeko Ciudadelan. 

Hasi dira hurrengo plana prestatzen. Maiatzean Otsagabiara (Nafarroa) joango dira, Montetxio koruko lagunekin batera, Zaraitzu bailarako kantariekin asteburua pasatzera.