Pertsonaia ezagun ugari harrapatu ditu Iñigo Artolaren kamerak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mar. 6a, 15:24

Pertsonaia ezagun bat baino gehiago jarri da Iñigo Artola lasarteoriatarraren kamera 
aurrean. Berak ere galdu du kontua dagoeneko, baina herriko aldizkariari ekarri dizkio, besteak beste, hainbat kirolari, aktore eta umoristekin izoztutako uneen irudiak

Iñigo Artolaren egunerokoan ez du hutsik egiten argazki kamerak. Sakelan sartu, eta prest izaten du beti edozein une berezi izozteko. Horrela bildu ditu denbora luzez bizitakoak; selfietan. Baina selfie horietan, ordea, ez da bere burua bakarrik agertzen; pertsonaia ezagun asko agertzen dira bere ondoan. 

Urteak daramatza Donostiako Zinemaldira, Zubietako futbol zelaira edota herriko musika emanaldietara gerturatzen; horrela, hitzordu horietan topatutako zinemagileak, aktoreak, futbol jokalariak eta musikariak, besteak beste, ezustean harrapatu eta horiekin ateratako argazkien bilduma ederra osatu du dagoeneko. Azken aldian topatu dituen zenbait pertsonaiekin ateratako argazkiak ekarri ditu txintxarri-k orrialde honetara.

Ikus daitekeen moduan, Fernando Esteso umoristarekin, Pablo Rivero aktorearekin, Martin Odegaard futbol jokalariarekin, Santi Cañizares  kirolariarekin eta Marcelo Nicola saskibaloi entrenatzaileak harrapatu ditu herritarraren argazki kamerak.