Amaia Mazkiaranen lana izan da aurtengo kartel garailea, eta bere lanak horrek iragarriko du datorren urteko Martxoaren 8a. Kolore moreko irisa duen begi bat marraztu du kartelaren erdian; eta mobilizatzen ari diren emakumeak ikus daitezke. Horrekin batera, aldarrikapen esaldi ugariz osatu du lana; Gora borroka feminista; Martxoaren 8a 365 egun; Ez gaituzue geldituko; Aske izan nahi dut, ez ausarta eta Erre zenituzten sorginen oinordeak gara gu Esne Beltza musika taldearen abesti ezagunaren letra zatia ere irakur daiteke. 120 euro jaso ditu irabazleak.
Bigarren postua lortu du Ane Lopez lasarteoriatarren lanak eta 90 euroko saria eskuratu du. Marta Rojoren lana izan da hirugarren saritua, eta gainerakoek bezala, honek ere jaso du bere saria: 60 euro. Guztira sei lan aurkeztu dituzte.