Haurren atalean, Boonie Bears: abentura historiaurrean animaziozko filma eskainiko da. Sarrera, 3,80 euro.
Boonie Bears: abentura historiaurrean filmaz gozatu ahalko da haur zinea atalean. Haurrei edo familia guztiari zuzendutako animaziozko pelikula euskaraz ikusteko aukera izango dute lasarteoriatarrek.
Vick egurgilea eta Briar eta Bramble hartzak protagonista dituen seigarren filma da. Oraingoan, Vick eta hartzak kobazulo bateko paretean aurkitzen duten zulo misteriotsu batetik pasa eta iraganera bidaiatzen dira.
Ez dakite nola bueltatu eta, gainera, animalia erraldoiz inguratuta daudela ohartzen dira.
Hala ere, buruan gauza bakarra duten: bazkaria. Horregatik hirukoa banatu egingo da. Briarrek gerlari ausarta izan nahi duen Feifei otso gaztearekin egingo du topo. Bitartean, tribu batek Bramble eta Vick bahituko ditu eta tribuko liderra Vickerekin zeharo maiteminduko da.
Guztiak elkartu eta XXI. mendera itzuli behar dira. Lortuko ote dute edo historiarurrean geratuko dira? Hirukoak ez dio sekula horrelako abentura bati aurre egin.
Boonie Bears: abentura historiaurrean 2020an Zinema Euskaraz programak estreinatu duen bigarren pelikula da.