Hauteskunde mahaiak zozkatuko dituzte bihar

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mar. 4a, 10:19
2019ko udal hauteskundeetarako mahaien zozketa.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak apirilaren 5ean egingo dituzte, igandea. Lasarte-Oriako mahaiak bihar goizean zozkatuko dituzte, pleno aretoan, 09:00etan.

Programa informatiko batek aukeratuko ditu hauteskunde mahaiak kudeatuko dituzten lasarteoriatarrak. Norberaren Datuen Babeserako legea tarteko, herritar horiek euren izen-abizenen inizialekin eta jaiotze-datekin identifikatu dituzte. Zozketaren emaitzak ez dituzte publiko egingo; aukeratuek jakinarazpen ofizial bat jasoko dute etxean zozketa egin eta hurrengo egunetan.