Ohorezko erregionalaren garaipena asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mar. 3a, 10:39
Ohorezko erregionalen artxiboko irudi bat.

Ostadar SKTk hiru puntuak bildu ditu Michelinen asteburuan: 3-0 irabazi dio Goierri Gorriri. Garaipen garrantzitsu horri esker, are atzerago utzi dituzte sailkapeneko azkeneko postuak.

Ostadar SKTk garaipen garrantzitsua lortu du asteburuan, Erregionalen Ohorezko Mailako azken postuetatik are gehiago aldenduz. Urdin-beltzek Goierri Gorrirekin neurtu zituzten indarrak Michelinen. Bigarren zatian apurtu zuen neurketa etxeko taldeak, arratsaldeko hiru golak sartuta: Miren Garro, Mireia Gonzalez eta Nora Landabereak zulatu zuten arerioen atea. 

Erregional Preferenteak hatz-mamiekin ukitu zuen garaipena, baina luzapenean ihes egin zion: bina berdindu zuen Dunboa Eguzkiren aurka. Bolada txarra haustea lortu dute gutxienez; aurreko bi partidak galdu egin zituzten. Urdin-beltzen golak Ivan Ruizek eta Adei Zarrak sartu zituzten.

Emaitza gehiago

Azken jardunaldiko futbol emaitzak hauek izan dira:

  • Ostadar SKT 6-1 Zestoa KB (1. jubenila, igoera fasea)
  • Zumaiako FT 0-6 Ostadar SKT (1. jubenila, kopa)
  • Ostadar SKT 0-1 Oiartzun KE (Kadeteen ohorezko maila)
  • Beasain SD 2-0 Ostadar SKT (1. kadetea, kopa)
  • Ostadar SKT 2-0 Intxurre KKE (1. kadetea, kopa)
  • Ordizia KE 3-1 Ostadar SKT (Ohorezko infantilak, kopa)
  • Texas Lasartearra 1-0 Zarautz KE (1. infantila, txapeldunen fasea)