Lasarteoriatar ugari UZ Trail mendi lasterketan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mar. 3a, 10:08

Lasarte-Oria Trail elkarteko hainbat kidek parte hartu dute Zumarragako mendi lasterketa horretan: 23,5 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute, 1.600 metroko desnibel positibo metatuarekin. Proba gogorra izan dela adierazi dute, baina gozatu dutela.

UZTrail mendi lasterketa gogorrean parte hartu dute Lasarte-Oria Trail taldeko hainbat kidek asteburuan. 23,5 kilometroko ibilbidea egin dute, 1.600 metroko desnibel positibo metatuarekin. Sergio Ramirez izan da herritar azkarrena: bi ordu eta 30 minutuko denbora egin du. Gainontzeko markak: R. Marcos 2.32; J. R. Mendizabal 2.44; J. Olazagoitia 2.47; A. Mendizabal 2.58; J. L. de la Mata 2.59; A. Eleno 2.59; A. Blanco 3.51; eta M. Granado 3.51. Javier Blazquezek 12 kilometroko lasterketa egin zuen, 1.34ko denborarekin.