Arranbideko eskailera mekanikoen bigarren tartea itxiko dute datorren astean, kateak aldatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2020ko martxoaren 2a

Artxiboko irudia: Arranbide kaleko eskailera mekanikoen lanak, 2007. urtean.

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du itxi egingo duela Arranbide kaleko eskailera mekanikoen bigarren tartea, martxoaren 9tik 13ra, bi egunak barne. Kateak aldatuko dituzte.

Orona enpresak egingo ditu lanak. Aurrekontua 47.902,79 eurokoa da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren bidez egin du kontratua udalak; eskailera mekanikoak eta igogailuak mantentzekoa da.