Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi gogoan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mar. 2a, 14:32

Teresategi mendira mendi martxa egin du Lasarte-Oriako ezker abertzaleak larunbat goizean, euskal presoek pairatzen duten dispertsio politika salatzeko. Dozenaka herritar igo dira Argi Iturralde eta Iñaki Balerdiren oroitarrira. Duela hamazazpi urte zendu ziren biak, auto istripu batean, Juan Karlos Balerdi bisitatzera zihoazela Almeriako espetxera.

Istripu horretan bertan larriki zauritu zen Joxe Balerdi, Argiren senarra eta Iñaki eta Juan Karlosen aita. 2003ko otsailaren 28an gertatu zen ezbeharra.

Mendi martxan parte hartu zuten herritarrak bi zutabetatik abiatu ziren Teresategirantz: Okendo plazatik batzuk, eta Zabaleta auzokotik besteak. Oroitarrira iristean, txalaparta jo zuten Tomas Arruti eta Pontxo Moralesek. Loreak utzi zituzten herritarrek gero. Jaistean, Xirimiri elkartean berritu zituzten indarrak, mokadutxo bat janez.

Argazkiak: Lasarte-Oriako ezker abertzalea