2020/03/08 19:30ean

Zinema

'Mujercitas' filma

'Mujercitas' filma
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Greta Gerwigek zuzendutako Mujercitas filmearen bertsio berria ikusteko aukera izango da helduen zinema atalean. Sarrera, 5,50 euro.

Mujercitas Louisa May Alcott idazlearen eleberri ezagunean eta hainbat idatzietan oinarritutako filma ikusi ahalko da igandean, helduen zinema atalean.

Greta Gerwig estatubatuar zinema zuzendariak moldatu du oraingoan March ahizpen istorioa. 

Nazioarteko sariketa ezberdinetan hautagaitzak eta garaikurrak lortu ditu filmak. Oscar Sarietan sei hautagaitza izan zituen, hala nola, film onenaren eta egokitutako gidoi onenaren sariak barne. Bakarra lortu zuen, ordea, jantzi-diseinu onenaren saria.

Sezesio-gerra garaian eta ondorengo urteetan, Amy, Jo, Beth eta Meg, March ahizpen bizipenak irudikatzen ditu moldaketa berriak. Massachusetts estatua gerra betean dago eta aita gudara doa. 

Amarekin geratuko dira lau ahizpak eta izebaren laguntza ere izango dute. Izan ere, lau emakume gazteek euren kulturarekiko interesak baitituzte. Jok, esate baterako, idazlea izan nahi du; Amyk margolaria eta Bethek musikaria. Euren arauen arabera bizi nahi dute eta horrek esperientzia berriak bizitzera eramango ditu.