Luzera jauziko proban lortu zuen domina preziatuena Naroa Furundarenak. Lehiaketako ona egin zuen gazteak, sei jauzietatik bostetan 5 metroak gainditu zituen, balekoa ez zen bat ere egin zuen. Hirugarren jauzian lortutako 5,57 markak eman zion garaipena.
Proba honetako finalean izan zen Enara Gonzalez ere. Seigarren postua eskuratu zuen gazteak, 4,48 m.
Maider Rekondo eta Oihana Igarriz, berriz, pisuko finalean izan ziren lehian.
Gipuzkoako txapelketaren antzera, Tolosako Maria Felisa Okomo izan zuten arerio. Hasieratik jarri zen buruan tolosarra eta podiuma osatu zuten Ostadarreko bi atletek. Rekondok zilarrezko domina lortu zuen, Igarrizek, berriz, brontzea.
Beste finalak
Txapelketako beste finaletan ere izan zen herritarrik: Atletico San Sebastian taldean dauden Nerea Eugi eta Eneritz Busto eta Real Sociedad taldeko Yeray Veroniz.
Busto dominetatik gertu izan zen 60 m. hesi lasterketan, 8,92; Eugi 60 m. eta 200 m. lasterketako finalera sailkatu arren, 60 metroko proba bakarrik egin zuen, 8,06 eta Veroniz ere proba berean lehiatu zen finalean, 7.06.
Espainiako txapelketa
Asteburu honetan, bi hitzordu garrantzitsu izango dituzte Ostadar SKTko lagunek. Batetik Naroa Furundarena absolutu mailako Espainiako txapelketan, Ourensen, jauzi hirukoitzeko proban lehiatuko da. Bestetik Gazteen mailako Euskal Herriko txapelketa jokatuko da Antonio elorza belodromoan, donostian eta talde urdin-beltzeko kide ugari egongo dira lehian.