Ibon Fernandez Iradiren zigor etete eskaerari ezetz esan dio Zigorrak Ezartzeko Frantziako Auzitegiak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko otsailaren 27a

Baionako Auzitegiaren aurrean ekimena egin dute gaur Bakegileek, Ibon Fernandez Iradi aske uztearen alde agertuz. Argazkia: Bakegileak.

Zigorrak Ezartzeko Frantziako Auzitegiak ez du onartu Ibon Fernandez Iradi euskal preso lasarteoriatarraren zigor etete eskaera. Espetxean jarraitu beharko du herritarrak, larriki gaixo egon arren: esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten 2013an. Parisko Dei Auzitegiak zigorra etetearen alde egin zuen azaroan.

Mobilizazioa antolatu du Lasarte-Oriako Sarek biharko, otsailak 28: 20:00etan jarri du hitzordua, Okendo plazan. Epaitegi horren erabakiaz jardungo dira, eta Fernandez Iradiren kasuaz ere bai. Azken ostirala ekimenarekin bat egingo dute.