Errimak bi oinetan. Dantza berriak bertsoei jarriak. Bi esaldi horiek irekitzen dute Haatik konpainiak ikuskizun horri buruz prestatu duen txostena. Ariketa hori proposatuko die lasarteoriatarrei larunbat honetan, hilak 29, 20:00etan, Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan. Aiert Beobide eta Unai Elizasu dira zuzendariak. Errimak oinetan emanaldiaren segida da, baina berritua: dantza, gai eta bertso berriak sartu dituzte. "Garai bateko eta gaurko bertso eta doinuez osatutako emanaldi entretenigarri eta dibertigarri bat da", nabarmendu du Haatik konpainiak.
Sarrerek 5,50 euro balio dute. Kultur etxe kanpoko leihatilan eros ditzakete herritarrek, edo, bestela, Internet bidez, esteka honetan.
Fitxa teknikoa
Lantalde zabal bat dago Errimak bi oinetan ikuskizunaren atzean. Hauek dira:
- Zuzendariak: Aiert Beobide eta Unai Elizasu
- Koreografia: talde sorkuntza
- Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo, Jon Arsuaga eta Nagore Zabala.
- Aurkezle eta gai-jartzailea: Unai Elizasu
- Bertsoak: Sustrai Kolina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Joxe Miguel Iztueta Lazkao Txiki, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Odei Barroso, Ibon Ordoñez...
- Musika: Igelaren Banda, Bixente Martinez, Amaiur Carajaville eta Hasier Oleaga.
- Ahotsak: Maddalen Arzallus, Thierry Biscary, Aitor Mendiluze, Irati Sorondo eta Anne Jauregi.
- Grabaketa: Azkarate Estudioak eta Jonan Fernandez.
- Jantziak: Ramon Garcia.
- Kartelaren argazkia eta diseinua: Iurre Aranburu.