Brontzezko lehen domina Almi Camposek lortu zuen Erandion, Bizkaian jokatu zen Euskadiko txapelketan.
Camposek hiru borroketan parte hartu zuen. Lehen kanporaketan kaleratua izan ostean, bigarren aukeran ez zuen hutsik egin eta jokatutako bi borroketan gailendu zen LOKEko gaztea. Horri esker, txapelketako podiumeko hirugarren mailara igo zen.
Gainerako dominak Legazpi Torneoko garaikurrak dira. Infantil mailako sei judoka izan ziren parte hartzen txapelketan eta guztiak izan ziren dominen lehian. Batzuk besteak baino hobeago moldalu ziren lehiara; hala ere, lauk domina eraman zuten etxera.
Julen Ugartek buruz buruko guztiak irabazi eta urrezkoa lortu zuen. Unai Guisado, Tania Curiek eta Naiara Sagasti, ordea, brontzezko postuan izan ziren.
Iker Izquierdori eta Aitor Santosi azken borrokan egin zien ihesi brontzezko dominak.
Gorka Aristegi LOKeko prestatzailea pozarren dago emaitzekin eta gazte guztien garapenarekin. Almi Camposen domina nabarmentzen du gainera. "Junior mailako txapelketetan ari da lehian, baina berez kadetea da", gogorarazten du Aristegik.
Gipuzkoako txapelketa
Camposek Euskadiko txapelketako dominaz gain, Gipuzkoako brontzezko domina ere bere esku duela jakitera eman digu. Ez zen domina bakarra izan.
Urtarrilaren 18an, Hondarribian jokatu zen txapelketa eta Camposekin batera, Martin Sebastian, Carmen Peña eta Lucas Morales kadeteak ere lehiatu ziren txapelketa horretan.
Sebastian eta Peña hirugarren postuko lehiara iritsi ziren bakoitza bere pisuan eta biek garaipena erdietsi zuten.
Asteburu honetan bi hitzordu dituzte judokek: Espainiako Senior kopako jardunaldia, Bartzelonan eta infantil eta alebin mailako Gipuzkoako txapelketarako sailkapena, Hernanin.