Axier Arteaga herritarrak ez du ez dute promozio mailako bikotekako txapelketako azken fasea jokatuko. Astelehenean Arteaga IIak eta Urretabizkaia IIak Salaberria eta Tolosa izan zituzten aurrez aurre, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Finalerdietako plaza bat zegoen jokoan eta bikoteak ez zuen lan erraza, aurkariek 15 tanto egitearekin eskuan zuten txartela. Salaberria eta Tolosa serio atera ziren pilotalekura eta euren jokoa ezarriz gailendu ziren.