Berebiziko garaipena lortu du Eguzki Aldaz Hortz Klinikak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ots. 26a, 15:54
Eguzki Aldaz H.K. taldeko kapitain Lander Martin, jaurtiketa bat egiten. Argazkia: Txema Valles.

Azken jardunaldietako bolada txarra puskatu du Gipuzkoako 1. mailako Eguzki Aldaz Hortz Klinikak: 3-2 irabazi dio Idiazabali Maialen Chourraut kiroldegian. Hiru puntu horiei esker, sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen dute herritarrek.

Garaipen oso garrantzitsua lortu du Eguzki Aldaz Hortz Klinikak asteburuan: 3-2 irabazi dio Idiazabali. Hiru puntu horiekin, Gipuzkoako 1. mailako goiko postuetan jarraitzen du: bigarrena da, 37 punturekin. Golak Ander Petxarromanek (2) eta David Castiñeirak sartu dituzte. Jardunaldi honetan Gaintxu AFTrekin neurtuko dituzte indarrak Christian Arroyoren jokalariek.

Jardunaldiko emaitzak

Hauek izan dira gainontzeko talde federatuek asteburuan erdietsi dituzten emaitzak:

  • Zarautz KE 6-1 Eguzki ISU Leihoak (Gipuzkoako 2. maila)
  • Antiguoko KE 5-3 Eguzki 2KN (jubenilak)
  • Eguzki Balerdi Harategia 3-9 Eskoriatza KE (jubenilak)