Udalak jakinarazi du zenbait baldintza bete beharko dituztela sanpedroetan diru-laguntzak jaso nahi dituztenek: egoitza herrian duten pertsona fisiko edo juridikoak izan beharko dute, beti ere interes orokorreko jarduerak antolatuko badituzte. Horrez gain, eskatzaileen erregistro orokorrean alta emanda egon behar dute, eta behar bezala bete beharko dute laguntzen eskaera orria. "Zehatz-mehatz azaldu behar dute zer egin nahi duten, eta zenbatekoa izango den aurrekontua".
Eskaerak jaso eta gero, baloratu egingo dituzte, ondoko irizpide hauen arabera:
- Zenbat pertsonak parte hartuko duten, 20 puntu.
- Programa edo jardueraren orain arteko ibilbidea eta errotze-maila, 10 puntu.
- Antzeko proposamenekiko koordinazioa, 10 puntu.
- Aurrekontua, 40 puntu.
- Entitatearen edo konpartsaren fidagarritasuna, 5 puntu.
- Programaren edo jardueraren finantzazio-tasa, 15 puntu.