Udal igerilekuko ikastaroetako izen-ematea, zabalik

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ots. 25a, 10:21

Udaleko kirol zerbitzuak ikastaro batzuk prestatu ditu herritarrentzako: igerilari helduentzat izango dira, euren maila hobetu dezaten. Otsailaren 28a izango da izena emateko azken eguna, ostirala.

Hobekuntza ikastaro batzuk prestatu ditu Lasarte-Oriako Udaleko kirol zerbitzuak, martxo eta apirilerako. Euren maila hobetu nahi duten igerilari helduek parte hartu ahalko dute; izena emateko azken eguna otsailaren 28a izango da, ostirala. Udal kiroldegiko bulegora joan beharko dute interesatuek.

Astelehen, asteazken eta ostiraletan egingo dituzte saioak, 20:30etik aurrera. Prezioak hauek dira: kiroldegiko bazkideek 63,10 euro ordaindu beharko dituzte; ez bazkideek, berriz, 113,60 euro. Informazio gehiagorako, telefono bat eman du kirol zerbitzuak: 943 37 61 82.