Argazki masiboa erraustegiaren aurka protesta egiteko

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ots. 24a, 10:11

Lasarte-Oriako Ernaik deituta, herritar ugari elkartu dira Kale Nagusian, eta argazki masiboa atera, Zubietako erraustegiaren aurka protesta egiteko. Gazte antolakundeak mobilizazio gehiago egingo ditu asteon. 

Argazki masiboa eta koloretsua atera zuten hainbat herritarrek larunbat eguerdian, Kale Nagusian. Zubietako erraustegiaren aurka protesta egiteko, ekitaldi hori antolatu zuen Lasarte-Oriako Ernaik. Asteon mobilizazio gehiago egingo ditu gazte antolakundeak: ostegunean, hilak 27, gazte mobilizazioa egingo du 12:00etan, Donostian. Arratsaldean berriz, 19:00etatik aurrera, eskualde mailako manifestazioa egingo dute Lasarte-Orian, Okendo plazatik abiatuta.