Bermuta eta gintonika prestatu ditu Yon Pavonek Txorienen

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ots. 21a, 09:00

EiTBko telebista saioan izan da alkoholdun edariak prestatzen. Gaur eguerdian botako dute telebistan; 15:00etan

Sasoiko dago Yon Pavon herritarra. Maite du bere lana, eta antzematen da hori; emaitza ederrak lortzen ari baita. EiTBko Txoriene saioan bi koktel prestatu ditu lasarteoriatarrak: bermuta eta Gintonik bat. Edariak prestatu bitartean, bere zerbitzari ibilbidearen berri eman du, eta horrekin batera, Erromatik Santiagora egin duen hiru hilabeteko bideaz ere jardun da eta bizitako esperientzia horren berri eman dio Zigor Iturrieta telebista saioko aurkezleari.

Gazte talentu onenen artean
Diario Vascok antolatzen duen    gazte talentuen lehiaketan, kokteleria modalitatean, finalista da Pavon. Herri epaimahai batek aukeratua izan da, hiru onenen artean sailkatu da finalerako. Martxoaren 25ean jakinaraziko dute hiru horien artean garailea, Donostiako Maria Cristina hotelean.