Errepidean edo lokatz artean, lasarteoriatarrak korrika

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ots. 20a, 14:45
Apuko igoera proban parte hartu zuten Lasarte-Oria Traileko kideak. Arg.: Lasarte-Oria Trail.

Lasarte-Oriako korrikalariek ongi baliatu zuten igande goiza hainbat probatan parte hartzeko. Gipuzkoa, zein Bizkaian errepidean edo mendian kilometro ugari egin zituzten guztien artean

Irunen errepideko bi probatan izan ziren herritarrak, III. Maratoi erdia eta 10 kilometrotako proba.

Distantzia motzeko proban izan ziren emaitzarik onenak.  Raul Gomez Margallo herritarra bigarren izan zen; Josune Lizeaga Alonso bosgarren izan zen eta Gorka Gil, berriz, seigarren iritsi zen helmugara. 

Bi ordezkari bakarrik izan ziren 21 kilometrotako proban: Ismael Hernandez, 01:43:05 eta Alejandra Claudia Zarate, 01:56:00.

Jaizkibel mendian barrena lehiatu ziren lasarteoriatarrak VII. Lezo-Jaizkibel mendi lasterketan. 14 kilometrotako proba honetan herritarrik azkarrena Lasarte-Oria Trail taldeko Jon Huici izan zen, 01:19:00. Gainerakoen denborak: Jose Ignacio Elvira, 01:31:00; Igor Sevillano, 01:39:00; Ander Urkizu, 01:32:29; Igor Sevillano, 01:39:25; Miguel Granado, 01:50:40 eta Veronica Gonzalez, 01:59:45.

Bizkaia aldean ere lasterketak izan zituzten herritarrek. Zaramillo eta Ortuella herrietan jokatu ziren Apuko igoera eta master mailako Euskadiko kros txapelketa izan ziren lasarteoriatarren erronkak.

23 kilometrotako ibilbidea eta 1.100 metroko metatutako garaiera du Apuko igoerak. Proba gogor honetan Lasarte-Oria Traileko lau kide izan ziren: Javi Olazagoitia, 02:11:00; Juan Luis de la Mata, 02:27:00; Joseba Iparraguirre, 02:38:00 eta Angel Carretero, 02:46:00.

Master mailako Euskadiko kros txapelketan, berriz, Mari Karmen Olaso eta Xabier Carcedo herritarrak izan ziren parte hartzen. 

Olasok 23:02 denboran egin zituen ibilbideko 4.800 metroak eta emakumeen sailkapen orokorrean 17. postua eskuratu zuen.

Carcedo, aldiz, 35 eta 50 urteko mailako proban lehiatu zen. 5.800 metroko ibilbidea egin zuen herritarrak 23:22 denboran eta lasterketa 55. postuan amaitu zuen.