Datorren asteko asteazkenean batzartuko da Udal Eskola Kontseilua, hilak 26

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ots. 20a, 09:42

Herriko irakaskuntzarekin zerikusia duten hainbat gai landuko ditu Udal Eskola Kontseiluak otsailaren 26an, asteazkena.

Datorren asteko asteazkenean batzartuko da Udal Eskola Kontseilua, hilak 26. Hainbat gai jorratuko dituzte: 2019-2020 ikasturteko matrikulazio datuak, eskola materiala erosteko diru-laguntza lerroak, ikastetxeetan jarduketak eta aurrekontu parte-hartzaileak. Organo horrek sustatzen ditu parte hartzea, kontsulta eta aholkularitza, unibertsitatez kanpoko irakaskuntza programatu, jarraitu eta kontrolatzen duten gizarte-sektoreena.

Kide hauek joango dira batzar horretara: alkatea, Hezkuntza zinegotzia, udal korporazioko alderdi politiko bakoitzeko zinegotzi bat, ikastetxe bakoitzeko zuzendaria edo irakasle delegatu bat, ikastetxe bakoitzeko guraso elkarteetako ordezkari bat eta idazkaria. Azken horrek ez du bozkatzeko eskubiderik izango, baina bai hitz egiteko.