Bi bigarren postu, Eskolarteko B mailan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ots. 20a, 09:50
Alebin mailako taldea esku hutsik eta pilotekin egin zuen lan. Arg.: LOKE Gimnastika.

Donostiako Karmelo Balda kiroldegia Eskolarteko B mailako gimnastez bete zen, otsailaren 16an, igandea. Bertan Lasarte-Oriako Kirol taldeko bi gimnasta eta bi talde izan ziren lehian. Maitane Sarmientok eta Landaberri taldeak bigarren postua eskuratu zuten alebin mailan; infantil mailan, berriz, zazpigarren izan ziren bakarka, zein taldeka

Urteko lehen txapelketa zen arren, ongi erantzun zioten erronkari LOKEKo gimnasta txikiek eta bi bigarren postu eskuratu zituzten alebin mailan. 

Maila horretan, esku hutsik egin zuen lan Maitane Sarmiento gazteak; esku hutsik eta pilotarekin, berriz, Landaberri taldeak. 

Infantil mailan, aldiz, bi zazpigarren posturekin konformatu behar izan ziren LOKEko gimnastak. Aitana Molanok bakarka eta Oriarte taldeak uztaiarekin egin behar izan zuten lan.

Otsailean ez dute hitzordu garrantzitsu gehiagorik izango. Martxoan ordea, Udaberri txapelketako lehen faseari eta eskolarteko A eta B mailako bigarren faseari aurre egin beharko diete LOKEko gimnastek.