Beste garaipen bat Gipuzkoako Txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ots. 19a, 16:43

Ostadar SKT 3-1 Kostkas. Urdin-beltzek Gipuzkoako Txapelketako hirugarren garaipena erdietsi dute asteburuan, Maialen Chourraut kiroldegian.

Gipuzkoako Txapelketa bikaina jokatzen ari da Ostadar Boleibola. Taldea aurten eratu eta zenbait jokalari diziplina horretan lehenengoz ari badira ere, oso ongi moldatzen ari dira kantxan. Gipuzkoako Txapelketa jokatzen ari dira orain, eta maila oso ona ematen: asteburuan 3-1 irabazi diote urdin-beltzek Kostkas talde donostiarrari, Maialen Chourraut kiroldegian. Sei norgehiagoka jokatu ditu Asier Acuriola entrenatzailearen taldeak.