Lasarte-Oriako Udaleko kirol zerbitzuak jakinarazi du ia 84.000 euro bideratuko dituela aurten diru-laguntzetara. GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eman du horren berri. Martxoaren 27a izango da laguntza horiek eskatzeko azken eguna, ostirala. Kopuruak horrela banatuko ditu:
- 62.000 euro laguntza arruntetara.
- 12.000 euro aldizkakoetara.
- 8.000 euro emakumeen kirol federatua sustatzera.
- 1.800 euro Jon Tecedor bekara.
Udalak jakinarazi du 2020ko irailaren 30ean itxiko dela justifikazioak aurkezteko epea, baldin eta jarduera horiek ez badira egingo urteko azken hiruhilekoan. Kasu horretan, epea 2021eko urtarrilaren 31n amaituko litzateke.