Furundarenak, Elvirak eta Valdiviak ez zuten huts egin Gipuzkoako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko otsailaren 19a

Naroa Elvira, ezkerreko lehena, 300 m. probako podiumean. Arg.: Ostadar SKT Atletismo

Ostadar SKTko atletek dominen poltsa handitu dute Gazteen mailako Gipuzkoako Txapelketako 2. jardunaldian. Arratsalde polita izan zen Anoetako belodromoan kirol emaitzei dagokienez, bost kirola finaletan izan ziren eta lau domina eskuratu zituzten

Ostadar SKTeko atletismo saileko hainbat gaztetxok parte hartu zuten larunbata arratsaldean Donostiako Antonio Elorza belodromoan jokatu zen jardunaldian. Guztien artean azpimarratzekoak dira Naroa Furundarena, Naroa Elvirak eta Irati Valdiviak lortutako emaitzak.

Elvirak bi domina eskuratu zituen 16 urtez azpiko mailan: urrezkoa jauzi hirukoitzean, 9,99 m. ,eta zilarrezkoa, 300 m. proban, 44''33. Bi probetan gainera, bere marka pertsonala ondu zuen.

Furundarenak, berriz, 20 urtez azpiko mailako txapela jantzi zuen, 200 m. proban, 26''01 

Podiumean izan zen Valdivia ere. Brontzezko postua eskuratu zuen 60 m. hesi proban, 10''50.

Inauterietan ere ez dute atsedenik izango Ostadar SKTko atletek. Larunbata arratsaldean eta igande goizean Donostiako Antonio Elorza belodromoan  jokatu den maila absolutuko Euskadiko txapelketan parte hartuko dute eta.

Finalean

Gipuzkoako txapelketa ez zen herriko atletek zuten hitzordu bakarra izan. Atletico San Sebastian taldeko Eneritz Busto herritarra 23 urtez azpiko Espainiako txapelketan lehiatu zen.

Salamancan jokatu den lehiaketan, 60 m. hesi proban parte hartu zuen herritarrak eta finalera iritsi zen. Seigarren postu eskuratu zuen Lasarte-Oriako gazteak.