Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea zabaldu du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ots. 18a, 17:28

Martxoaren 16ra arteko epea izango dute herritarrek ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko; aurtengo hirugarren hiruhilekoari dagokion zenbatekoa kobratuko zaie. 

Udalak jakinarazi du ireki duela ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea: martxoaren 16a izango da azken eguna, astelehena. 2020ko hirugarren hiruhilekoari dagokion zenbatekoa kobratuko diete herritarrei. 

Erreziboak helbideratuta ez dauzkaten lasarteoriatarrek Internet bidez egin dezakete ordainketa, edo, bestela, banku zein aurrezki kutxetan. Ordainagiria helbideratuta daukatenei borondatezko ordainketaren azken egunean kobratuko zaie. Ordainketa gutuna jaso ez duten pertsonak udaletxera joan daitezke, zerga bilketaz arduratzen den bulegora, edo 943 37 61 87 telefonora hots egin.

Martxoaren 16rako ordaindu ez duten herritarrei tasa horren zenbatekoa eskatuko die udalak, premiazko prozedura baten bitartez, eta gainkargu batekin.