ESKOLA KIROLA

Errugbi topaketa egin dute Eskola Kirola egitasmoko benjaminek

Txintxarri Aldizkaria 2020ko otsailaren 18a

Errugbia ezagutu dute Eskola Kirola egitasmoko parte hartzaile gazteenek. Beltzak RT eskolako kideekin igaro dute larunbat goiza: paseak, meleak, entseguak... Primeran pasa dute guztiek. Alebinak futbol eta saskibaloian aritu dira.

Eskola Kirola egitasmoko gaztetxoek diziplina berriak deskubritzen dituzte astero-astero. Oraingo honetan errugbian jokatu dute benjaminek, Beltzak RT eskolako kideekin batera. Kirol horren nondik norakoak erakutsi dizkiete: larunbat goiz ederra igaro dute Michelin kirol guneko zelaian. Alebinak futbolean eta saskibaloian aritu dira, larunbatean bertan.