Buruntzaldea IKTko Aintzane Sarobe Alejandro Lopez Sarian izan da lehian Bartzelonan, otsailaren 15an eta 16an. Gipuzkoako Selekzioaren izenean bost proba egin ditu gazteak: 50 m. tximeleta, 50 m., 100 m. eta 200 m libre probak eta 4x100 libreko errelebo proba. Sasoi onean dagoela erakutsi du Buruntzaldea IKTko igerilariak final baterako sailkatu eta bere bi markak pertsonal ondu zituen.
Larunbata goizean 100 m. libreko B finalerako txartela eskuratu zuen, 1'01''05. Ostean, 50 m. tximeleta probakoa marka hobetu zuen, 31,45ean kronoa geratuz. B finalean, sailkapeneko marka ondu zuen, 1'00''92.
Igandean, berriz, 200 m. eta 50 m. librekoa probetan aritu zen. Lehenengoan, 2'14''37 denboran amaitu zuen proba eta marka pertsonal berria ezarri zuen, baita 16 urteko taldeko errekor berria ere. Bigarrenean, bere marka onenetik gertu ibili zen.
Asteburu honetan, Sarobek beste hitzordu garrantzitsua du. Buruntzaldea IKTko beste zortzi kiderekin batera infantil mailako Euskal Herriko txapelketan lehiatuko da. Beste igerilariak Nerea Santos, Nora Imaz, June Lopez, Saioa Elola, Garazi Etxeberria, Nerea Irazu, Izaro Audikana eta Nathalia E. Torres dira.