Ostadar Ipar Martxa, Aspanogiko piraten eskifaian

Txintxarri Aldizkaria 2020ko otsailaren 17a

Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteak, Aspanogik, martxa solidarioa egin du Donostian: Sagueseko hondartzatik Haizearen Orraziraino. 600 pertsona baino gehiagok parte hartu dute, Ostadar Ipar Martxako kideak eta Porrotx pailazoa tartean. 

Aspanogi elkartearen piraten eskifaiaren parte izan dira Ostadar Ipar Martxako kideak asteburuan. Gipuzkoako Haur Minbizidunen Elkarteak martxa solidarioa egin du Donostian, haurren minbiziaren aurkako eguna ospatuz –hilaren 15ean izan zen, larunbatez–. 600 pertsona baino gehiago animatu ziren Donostiara joatera atzo: Sagueseko hondartzatik Haizearen Orrazira joan ziren.