Kale ekintza egin du Ernaik, erraustegiaren aurka protesta egiteko

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ots. 17a, 14:34

Lasarte-Oriako Ernaik deituta, zenbait gaztek kale ekintza egin dute Okendo plazan, larunbat goizean: 'Ustelen legea, errautsa eta kea' irakur zitekeen lurrean. Datorren astean mobilizatzera deitu dute eskualde mailan.

Lasarte-Oriako Ernaik ekintza bat egin du Okendo plazan, Zubietako erraustegiaren aurka protesta egiteko. Elkarretaratzera deitzeaz gain, margoketa bat egin zuten plazako zoruan, larunbat goizean. Honakoa irakur zitekeen: Ustelen legea, errautsa eta kea

Datorren astean mobilizazio gehiago egingo ditu gazte erakundeak, eskualde mailan. Otsailaren 27an, ostegunarekin, Donostian egingo dute ekintza, 12:00etan hasita. Egun horretan bertan, Lasarte-Orian manifestazioa egingo dute: 19:00etan abiatuko dira Okendo plazatik. Herritarrak deitu dituzte parte hartzera.