Aspanogiren aldeko martxan parte hartuko dute Ostadarreko kideek

Txintxarri Aldizkaria 2020ko otsailaren 14a

Ostadar Ipar Martxako kideak Donostiara joango dira, Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen elkartearen aldeko ekitaldian parte hartzera.

Ostadar Ipar Martxako kideek urtero-urtero astintzen dituzte makilak Aspanogi elkartearen alde. Igande honetan ere ez dute hutsik egingo, eta Donostiara joango dira, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen elkarteak antolatutako piraten martxara.