Txerria hiltzearen festa asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ots. 14a, 12:27

Lasarte-Oriako Extremadura Etxeak txerria hiltzearen festa egingo du asteburuan. Bosgarren edizioa da aurtengoa. Egitarau oparoa prestatu dute.

Txerria hiltzearen V. festa: egitaraua

Ostirala 14

  • 16:00etan Berrobira joango dira Extremadura Etxeko kideak, txerria hiltzera.

Larunbata 15

  • 09:30ean ogi-mami dastaketa.
  • 10:30ean txerria zatitzea: txorizo eta odolki tailerra.
  • 14:30ean herri bazkaria.
  • 16:00etan karaokea.
  • 21:30ean herri afaria.

Igandea 16

  • 11:00etan perrunillak, salda eta pattarra.
  • 14:00etan herri bazkaria.

Ekitaldi guztiak, txerria hiltzearena izan ezik, Extremadura Etxean bertan egingo dituzte.

Erlazionatuak

Txerria hiltzearen jaia

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019 ots 16 Gizartea