Intzako bikoteak Udaberri txapelketa lehiatzen ari dira

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ots. 13a, 10:45
Senior mailan, nagusi izan zen EPLEko bikotea. Intzak ezin izan zuen ezer egin.

Larunbata arratsaldean pilotazaleek Udaberriko txapelketako partidak ikusteko aukera izan zuten, Michelingo pilotalekuan. Intza pilota elkarteko senior eta kadete 3. mailako bikoteek etxean izan zituzten euren norgehiagokak

Arratsaldeko lehen partidan,  Haritza Diaz de Gereñu eta Pedro  Eloseguik osatutako bikoteak ikusleak gozarazi zituen haien jokoarekin. Nagusi izan ziren Intzako gaztetxoak jokoan eta 22-10 garaitu zuten Aloña Mendiko bikotea.

Seniorrek, berriz, gurutzea bizi zuten. Haritz Urkiak eta Asier Catalinak ezin izan zuten EPLEko bikotearen aurka. Errenteriako bikotea Euskal Ligan jokatutakoa da aurreko denboraldian. Maila ezberdintasuna lehen minututik nabaritu zen. EPLEko bikoteak erritmoa jarri zuen partida hasieratik. Tartea ireki eta etxeko taldearen akatsek ez zuen egoera hobetu. 6-22 galdu zuten.

Udaberri txapelketako lehen fasea amaitzeko hiru aste geratzen dira eta senior bikoteak zaildu hurrengo faseko txartela lortzea. Laugarren postuan daude eta lehn biak sailkatzen dira. Kadeteek, ordea, aukera handiak dituzte aurrera egiteko, bigarren daude eta.