Zaldibarko zabortegian gertatu den ezbeharra salatu dute herriko plazan bildu diren herritarrek. Horrekin batera, Zubietako erraustegia geratzeko eskaera ere egin dute, eta datozen egunetarako deituak dauden mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu diete lasarteoriatarrei.
Gogorarazi dute Ernai Gazte Antolakundeak otsailaren 27an, ostegunez, mobilizazioak egingo dituela Donostian eta Lasarte-Orian, 12:00etan eta 19:00etan hasita. Era berean, Larreko Mahaiak otsailaren 29rako deitu duen manifestazioarekin bat egitera ere gonbidatu dituzte herritarrak.