Proba motza jokatu zen lehena eta podiumeko gorenera igo zen Raul Gomez Margallo herritarra. Gomez Margallok 16 minutu eta 33 segundo behar izan zituen ibilbidea egiteko. Lehen hamarren artean izan zen, Gorka Gil ere. Bosgarren helmugaratu zen herritarra, 17:04.
10 kilometrotako lasterketan estatu osoko korrikalariak izan ziren lehian eta Gipuzkoako txapela ere zegoen jokoan.
Herritarren artean azkarrenak, David Garcia Romero, 37:37, eta Rebeca Villanueva, 40:29, izan ziren.
Horiez gain, Lasarte-Orian bizi den Mari Carmen Olaso hernaniarra 50 urte baino gehiagoko mailako lehen gipuzkoarra izan zen.