Ander Goenaga Munduko txapelketan lehiatuko da

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ots. 11a, 13:00

Ander Goenaga itsasoan sartu baino lehen. Arg.: Ostadar Inklusioa

Ostadar Inklusioa taldeko Ander Goenaga ISA World Para-Surfing Championship txapelketan parte hartuko du

Goenaga urtarrilean selekzioak antolatutako teknifikazio saio batzuetan parte hartu zuen, bere laguntzaile Iñaki Belokirekin. Orain Espainiako Surf Selekzioak aukeratu du martxoaren 11tik 15era La Jollan, Kalifornian jokatuko den Munduko Txapelketan lehiatzeko. Hainbat modalitate eta desgaitasun dituzten 13 surflarik (5 emakumezkoak eta 8 gizonezkoak) osatzen dute selekzioa. Luis Perez eta Lucas Garcia teknikarien esanetara egongo da Goenaga txapelketan.