Eskriman lehen pausoak emateko saio berezia

Txintxarri Aldizkaria 2020ko otsailaren 7a

Arg.: Lasarte-Oriako Udala

Eskrima hastapen ikastaroan izen-emate epea zabaldu du Lasarte-Oriako Udalak. Kiroldegian egingo dituzte bi saio, datorren larunbatean. Arratsaldeko 16:00etan lehena, eta 17:30ean bigarrena

2008, 2009, 2010 eta 2011. urtean jaiotako gaztetxoak eskriman lehen pausoak emateko saio berezia antolatu du Lasarte-Oriako Udalak. 
Otsailaren 15ean izango da hitzordua Maialen Chourraut kiroldegian, eta bi txanda aurreikusi dituzte. Lehenengoa arratsaldeko 16:00etan eta bigarrena, berriz, 17:30ean.

Izen ematea

Dagoeneko irekita dago izen emate epea, kiroldegian. Antolatzaileek jakinarazi dute plazak mugatuak direla, eta izen emate zerrenda errespetatuko dute. Doako saioa izango da.